www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001019
Zer errenta daude atxikipenari edo konturako sarrerari lotuta?
Honako errenta hauek daude atxikipenari eta konturako sarrerari lotuta:
- Lanaren etekinak.
- Kapital higigarriaren etekinak.
- Honako ekonomi jarduera hauen etekinak:
- Lanbide-jardueren etekinak.
- Nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueren etekinak.
- Basogintzako jardueren etekinak.
- Araudi honetako 115. artikuluko 6. paragrafoko 2. zenbakiko enpresa-jardueren etekinak, baldin eta jarduera horiek zenbatespen objektiboaren metodoa erabiltzen badute etekin garbia zehazteko.
- Inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzioen eta partaidetzen eskualdaketen edo itzulketen ondorioz lortzen diren ondare-irabaziak.
Era berean, honako errenta hauek ere atxikipenari eta konturako sarrerari lotuta daude, beraien kalifikazioa edozein dela ere:
- Hiri higiezinen errentamendutik edo azpierrentamendutik datozen etekinak.
Ondorio horietarako, errentamenduari buruzko erreferentziak azpierrentamenduari ere egindakotzat joko dira.
- Honako hauek ematen dituzten etekinak: jabetza intelektualak eta industrialak; laguntza teknikoko zerbitzugintzak; ondasun higigarrien errentamenduak; negozio edo meategiek; aurreko ondasun horien azpierrentamenduak eta irudiaren eskubidearen ustiapenaren eskubidearen lagapenak.
- Joko, lehiaketa, zozketa edo ausazko konbinazioetan parte hartzearen ondorioz ematen diren sariak, ondasun, produktu edo zerbitzu zehatz batzuen eskaintzari, sustapenari edo salmentari lotuta egon ala ez.
Loturak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli