www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001019

Zer errenta daude atxikipenari edo konturako sarrerari lotuta?



  1. Hauexek dira atxikipena edo konturako sarrera aplikatu behar zaien errentak:
    1. Lanaren etekinak.
    2. Kapital higigarriaren etekinak. 61
    3. Jarduera ekonomiko hauen etekinak:
      • Profesionalen jardueren etekinak.
      • Nekazaritza eta abeltzaintzako jardueren etekinak.
      • Basogintzako jardueren etekinak.
      • Araudi honetako 94. artikuluko 6. idatz-zatiko 2. zenbakian aipatzen diren enpresajardueren etekinak, baldin eta enpresaren etekin garbia kalkulatzeko zenbatespen objektiboaren metodoa erabiltzen bada.
    4. Inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzioak edo partaidetzak eskualdatu edo itzultzearen ondorioz lortutako ondare-irabaziak, eta harpidetza-eskubideen eskualdaketatik datozenak.
  2. Halaber, ondoko errenta hauei ere atxikipena edo konturako sarrera aplikatu behar zaie, kalifikazioa gorabehera:
    1. Hiri-higiezinen errentamenduak edo azpierrentamenduak sortzen dituen etekinak. Hori dela eta, errentamenduaz esana azpierrentamenduari ere badagokio.
    2. Jabetza intelektualaren eta industrialaren ondoriozko etekinak; laguntza teknikoa emanda lortzen diren etekinak; ondasun higigarriak, negozioak eta meatzeak errentatuta lortzen diren etekinak; aurreko ondasun horiek azpierrentatuta lortzen diren etekinak; irudia ustiatzeko eskubidearen lagapenak sortzen dituen etekinak.
    3. Joko, lehiaketa, zozketa edo ausazko konbinazioetan ematen diren sariak, kontuan hartu gabe ondasun, produktu edo zerbitzu zehatz batzuen eskaintzari, sustapenari edo salmentari lotuta dauden edo ez.
  3. Zergari buruzko Foru Arauko hogeita hamahirugarren xedapen gehigarriko 6. zenbakian adierazitako kasuetan, konturako ordainketa bat egin beharko da, kapital higigarriaren etekin positiboak lortu badira eta etekinoi foru arau horretako 9. artikuluko 32. zenbakiko salbuespena aplikatu bazaie.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali