Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001017
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01
Atxikipenak edo konturako sarrerak egin behar dituzten pertsonek eta entitateek 47/2014 Foru Dekretuaren, PFEZri buruzko Araudia onetsi duena, VII. Tituluaren xedapenak aplikatuko dituzte, baldin eta atxikipenak eta konturako sarrerak Bizkaiko Foru Aldundian ordaindu beharrekoak badira.
Ondasun higiezinen errentamendutik eta azpierrentamendutik lortutako etekinengatik egin behar diren atxikipenak eta konturako sarrerak, baldin eta atxikipena edo konturako sarrera egin behar duenak Bizkaiko Lurralde Historikoan badu ohiko bizilekua edo zerga-egoitza, Bizkaiko Foru Aldundian ordaindu behar dira.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.