Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001014
Atxikipenak edo konturako sarrerak egin behar dituzten pertsonek eta entitateek 207/2007 Foru Dekretuaren, PFEZri buruzko Araudia onetsi duena, VII. Tituluaren xedapenak aplikatuko dituzte, baldin eta atxikipenak eta konturako sarrerak Bizkaiko Foru Aldundian ordaindu beharrekoak badira.
Nolanahi ere, entitate ordaintzaileari Sozietateen gaineko Zergari buruzko Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-arautegia aplikatu behar bazaio, orduan, esandako Tituluan xedatzen dena aplikatu behar zaie etekin gainean egiten diren honako atxikipen eta konturako ordainketa hauei: Edozein entitateren fondo propioetan parte hartzeagatik lortutako etekinei, eta obligazio eta antzeko tituluen interesei zein bestelako kontraprestazioei.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, autolikidazioak aurkezteko leku, era eta epeari buruzko arauak autolikidaziook ordainarazteko eskumena duen administrazioak ezarritakoak izango dira.
Entitateek Bizkaiak eskatutako Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboak badira eta zerga hori eragiketa bolumenaren arabera exijitzen bazaie, atxikipenak esandako Tituluaren arabera eskatuko dira baldin eta entitate ordaintzaileari Sozietateen gaineko Zergari buruzko Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-arautegia aplikatu behar bazaio. Bizkaiko Foru Ogasuneko organoek ikuskapena egingo dute, baldintza bera betez gero.
Honako etekin hauek direla-eta egiten diren atxikipenak edo konturako sarrerak Bizkaiko Foru Aldundian ordaindu behar dira:
Entitateak Bizkaian exijitzen den Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboak badira eta zerga hori eragiketa bolumenaren arabera exijitzen bazaie, Bizkaiari dagozkion atxikipenak bolumen horren proportzioan egingo dira. Horretarako, Sozietateen gaineko Zergarako azken autolikidazioan adierazitako proportzio bera aplikatuko da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.