www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001011

Noiz sortzen da kapital higigarriaren etekinen gainean atxikitzeko eta konturako sarrera egiteko betebeharra?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

Oro har, atxikitzeko eta konturako sarrera egiteko betebeharra sortuko da atxikipenaren edo konturako sarreraren menpean dauden etekinak, diruzkoak eta gauzazkoak, galdagarriak diren unean sortuko da, edo, lehenago bada, etekinok ordaindu edo ematen diren unean.

Zehazki, interesak galdagarriak izango dira interesok likidatzeko edo kobratzeko kontratuan edo eskrituran aipatutako mugaegunetan, edo beste kontuan era batera aintzatesten direnean, nahiz eta hartzaileak haien kobrantza erreklamatu ez arren edo etekinak eragiketaren printzipalari pilatu arren. Dibidenduak, berriz, haiek banatzeko akordioan ezarritako datan izango dira galdagarriak, edo, data hori zehaztu ezean, banaketa erabakitzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Finantza-aktiboak eskualdatu, amortizatu edo itzultzetik datozen kapital higigarriaren etekinen kasuan, atxiki beharra eskualdaketa, amortizazio edo itzulketaren unean sortuko da.

Atxikipena eskualdaketa formalizatzen den datan egingo da, kobratzeko itundutako baldintzak zein diren berdin dela.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali