Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000997
Hiru hilean behingo aitorpena eta sarrera apirilaren, uztailaren, urriaren eta urtarrilaren 1etik 25era bitartean egingo dira. Horretarako 130 eredua erabiliko da.
2023tik aurrera, 112/2009 Foru Dekretua aldatzen duen 153/2022 Foru Dekretuaren arabera, urtarrilean amaitzen den epea urtarrilaren 31ra arte luzatuko da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.