www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000995
Nortzuek ez dute zatikako ordainketarik aurkeztu behar?
Autolikidazioa aurkeztu behar ez dutenak:
- Nekazaritza, abeltzaintza edo basogintzako jardueraren bat egiten duten zergadunak, baldin eta ordainketa zatikatuen urtearen azkenaurreko urtean ustiapenak sortutako sarreren %70i, gutxienez, diru-laguntza arruntak, kapital diru-laguntzak eta kalte-ordainak zenbatu gabe, atxikipena edo konturako sarrera aplikatu bazaie.
- Lanbide jardueraren bat egiten duten zergadunak, baldin eta ordainketa zatikatuen urtearen azkenaurreko urtean jarduerak sortutako sarreren %70i, gutxienez, atxikipena edo konturako sarrera aplikatu bazaie.
Jarduerari ekin zaion ekitaldian eta hurrengoan, ordainketa zatikatuaren epealdian atxikipena edo konturako sarrera aplikatu zaien sarreren portzentajea hartuko da kontuan.
Loturak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli