Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000994
Zatikako ordainketak hiru hilean behin egin behar izaten dituzte enpresa, lanbide, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza arloetako jardueren titularrek. Euren PFEZaren urteko likidazioaren kontura egiten dituzten ordainketak dira.
Horregatik, urteko likidazioa egiten dutenean deskontatu egingo dituzte bai eurek egindako zatikako ordainketa horiek, bai ordaintzaileek egin dizkieten atxikipenak eta konturako sarrerak.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.