www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000987

Ze atxikipen-portzentajeak aplikatuko dira nekazaritzako edo abeltzaintzako jardueretan?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

Etekinak nekazaritzako edo abeltzaintzako jarduera baten kontraprestazioak badira, honako atxikipen-portzentaje hauek aplikatuko dira:

  • Txerria gizentzeko abeltzaintza-jardueran eta hegaztizaintzan: %1.
  • Gainerako kasuetan: %2.

Portzentaje horiek ordaindutako sarrera osoen gainean aplikatuko dira, diru-laguntza arruntak eta kapitalekoak eta kalte-ordainak aparte utzita. Ondorio horietarako, nekazaritzako edo abeltzaintzako jardueratzat hartuko dira ustiapenetatik produktu naturalak, landare-produktuak edo animali produktuak zuzenean lortzeko balio duten eta transformazio-, elaborazio- edo manufaktura-prozesuan menpean ez daudenak. Jarduerak transformazio-, elaborazio- edo manufaktura-prozesutzat hartuko dira, baldin eta, haiek burutzeko derrigorrezkoa bada Ekonomi Jardueren gaineko Zergako tarifetan industri jarduerei dagokien epigrafe batean alta ematea. Honako hauek hartuko dira nekazaritzako edo abeltzaintzako jardueratzat:

  1. Abeltzaintza lokabea.
  2. Nekazariek edo abeltzainek nekazaritzazko edo abeltzaintzazko lan edo zerbitzu osagarriak egitea, beraien ustiapenetan erabili ohi diren bitartekoekin.
  3. Ganadua hazi, zaindu eta gizentzeko zerbitzuak.
Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Jarduera ekonomikoen etekinak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali