saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000985

Zer hartuko da lanbide jardueratzat?

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

Honako hauek egongo dira lanbide-jardueren etekinen artean:

  • Oro har, Ekonomi Jardueren gaineko Zergako Tarifen bigarren eta hirugarren ataletan sailkatutako jarduerak burutzetik datozenak. Tarifa horiek apirilaren 30eko 1/1991 Foru Dekretu Arauemaileak onetsi zituen.
  • Zehazki, honako pertsona hauek lortutako etekinak lanbide etekintzat hartuko dira:
    1. Lan edo liburuen egileek edo itzultzaileek, lan edo liburuok jabetza intelektual eta industri jabetzakoak badira. Egile edo itzultzaileek beren lanak zuzenean argitaratzen dituztenean, lortzen dituzten etekinak enpresa-jardueren etekinei batuko zaizkie.
    2. Komisiodunek. Komisioduntzat hartuko dira alde interesatuak kontratua egiteko hurbildu besterik egiten ez dutenak.
      Aitzitik, komisioduni dagozkien eragiketak bakarrik egiten ez dituztela usteko da, baldin eta haiek, aurreko lerroaldean deskribatutako funtzioaz aparte, merkataritza-eragiketa horien arriskua eta zoria ere beren gain hartzen badute. Horrelakoetan, lortzen den etekina enpresa-jardueren etekinei batuko zaie.
    3. Irakasleek, irakaskuntzen izaera edozer delarik ere, jarduera beren egoitzan, norberaren etxeetan edo akademian edo establezimendu irekian burutzen badute. Norbere establezimenduetako edo akademietako irakaskuntza enpresa-jardueratzat hartuko da.
    4. Hitzaldiak, mintegietako txostenak edo ikastaroak edo antzeko jarduketak, lan-harremanen ondorioz egiten ez direnak.

      Ez dira lanbide-jardueren etekintzat hartuko enpresa baten soldatapean dauden pertsonek jasotzen dituzten kopuruak, baldin eta enpresan betetzen dituzten eginkizunak direla-eta izena eman behar badute beren elkargoetan, ezta, orokorrean, lan-harremanen edo menpeko harremanen ondoriozkoak ere. Kopuru horiek lanaren etekinen barruan sartuta daude.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Jarduera ekonomikoen etekinak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali