saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000984

Ze atxikipen-portzentajea aplikatuko da lanbide jardueraren etekinetan?

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2015/07/12

Etekinak lanbide-jarduera baten kontraprestazioa direnean %15 aplikatuko da.

Jardueraren hasiera (hasiera eta bi urte) 7%:

Lanbide-jarduerari ekin dioten zergadunen kasuan, atxikipen-tasa %7 izango da jarduera hasi den zergaldian eta hurrengo bietan, baldin eta aurreko urtean beste lanbide-jarduerarik egin ez badute.

Honen aurreko lerroaldean ezarri den atxikipen-tasa aplikatzeko, inguruabar hori gertatu dela jakinarazi behar diote zergadunek etekinen ordaintzaileari, eta ordaintzaileak era egokian sinatuta egongo den jakinarazpena gorde beharko du. Atxikipen-tasa %7 izango da honako hauei ordaindutako etekinetan:

  • Udal zerga-biltzaileei.
  • Kanpoko laguntzaileen zerbitzuak erabiltzen dituzten aseguru-bitartekariei.
  • Estatuko Loteria eta Apustuen enpresa publikoaren merkataritzako ordezkariei.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Jarduera ekonomikoen etekinak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali