Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000983
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2015/07/12
Jarduera profesionalari ekin dioten zergadunen kasuan, atxikipen-tasa %7koa izango da jarduera hasi den zergaldian eta hurrengo bietan, baldin eta aurreko urtean beste jarduera profesionalik egin ez badu. Beraz, 2024ean aplikagarria izango da, jarduera 2022an hasi zutenen kasuan.
Atxikipen-tasa hori aplikatzeko, zergadunek ordaintzaileari horren berri eman beharko diote, eta ordaintzaileak gorde egingo du behar bezala sinaturiko jakinarazpena.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.