www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000981

Atxikipenari edo konturako sarrerari lotuta ote daude profesionalen sozietate zibilek eta ondasun-komunitateek lortzen dituzten etekinak, horiek Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako Tarifen Lehenengo Atalean (enpresa jarduerak) altan daudenean?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren arabera (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifen Lehenengo Atala) enpresaburu gisa matrikulatu behar badira ere, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ondorioetarako, haien jarduerak profesionaltzat hartuko dira, eta, beraz, atxikipena jasan beharko dute, hala dagokionean.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Jarduera ekonomikoen etekinak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali