Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000981
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01
Lanbide jarduerak izango dira, bai Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan eta bai Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako Tarifen Bigarren eta Hirugarren Atalean sailkaturiko jarduerak; hala eta guztiz ere, EJZen ondoreetarako, benetako zerga-ordainketa Lehenengo Tarifan egin daiteke, eta atxikipenari lotuta egongo dira, baldin eta Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboak ez badira.
Kasu honetan, ZFAOko 34.3 artikuluko pertsona juridikoak (sozietate zibila) eta erakundeak (ondasun komunitateak) direnez, ez dira Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboak, eta gainera, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako Lehenengo Atalean egiten dute zerga-ordainketa, lanbide jarduerak izan arren eta halakotzat hartu behar badira ere. Horrenbestez, lorturiko etekinak atxikipenari eta konturako sarrerari lotuta egongo dira, adierazitako araudiaren arabera.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.