Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000978
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01
Ez, kontura sartu behar duenak edo atxikitzaileak kontura egindako sarreren eta atxikipenen ziurtagiria eman behar dio zergadunari, baita zergadunari dagozkion gainerako datuena ere, baldin eta datuok urteko laburpenean sartu behar badira.
Zergen arloko arau-haustea izango da atxikipenak edo konturako sarrerak aplikatu beharreko errentak jasotzen dituen zergapekoei egindako atxikipenen eta konturako sarreren ziurtagiriak ez aurkeztea. Zehapena 300 euroko isun finkoa izango da (ZFAO ren 212. artikulua (833 KB)).
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.