www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000975

Zer epealditan aurkeztu behar da 110 edo 111 eredua?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

Apirileko, uztaileko, urriko eta urtarrileko egutegiko lehen hogeita bost egunetan.

Hala ere, atxikitzaileak edo konturako sarrerak egin behar dituztenak Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Araudiko 71. artikuluko 3. idatz-zatiko 1. zenbakian eta 2 zenbakian aipatutako inguruabarretan egonez gero, hilero aurkeztu behar da, egutegiko lehen hogeita bost egunetan.

Gainera, salbuespen gisa, uztaileko aitorpena eta sarrera abuztuan eta hurrengo irailaren egutegiko lehenengo hogeita bost egunetan egin daitezke (PFEZen Araudia onetsi duen 47/2014 Foru Dekretua, 106. artikulua).

2023tik aurrera, 112/2009 Foru Dekretua aldatzen duen 153/2022 Foru Dekretuaren arabera, urtarrilean amaitzen den epea urtarrilaren 31ra arte luzatuko da.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali