www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000971

Nortzuek aurkeztu behar dute 111 eredua?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2007/06/04

111 eredua aurkeztu behar dute Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren Ekonomi Ituna onetsi duen 12/2002 Legeko 7. eta 8. artikuluetan ezarritakoaren arabera PFEZen atxikipenak eta konturako sarrerak egin behar dutela jarraian adieraziko diren errentetako batzuk ordaintzen dituzten enpresek, baldin eta aurreko urtean egindako eragiketen bolumena 6.010.121,04 euro baino gehiago izan bada.

Batik bat, lanaren errentak (diruz zein gauzaz), lanbide jardueren etekinak (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 2. atalean matrikulatuak); etekinak kalkulatzeko zenbatespen objektiboa aplikatzen den enpresa jardueren etekinak; nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako jardueren etekinak; sariak.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali