Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000970
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2007/06/04
110 eredua aurkeztu behar dute Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren Ekonomi Ituna onetsi duen 12/2002 Legeko 7. eta 8. artikuluetan ezarritakoaren arabera PFEZen atxikipenak eta konturako sarrerak egin behar dutela jarraian adieraziko diren errentetako batzuk ordaintzen dituzten pertsona fisikoek eta juridikoek eta gainerako erakunde guztiek, are administrazio publikoek ere.
Batik bat, lanaren errentak (diruz zein gauzaz), lanbide jardueren etekinak (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 2. atalean matrikulatuak); etekinak kalkulatzeko zenbatespen objektiboa aplikatzen den enpresa jardueren etekinak; nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako jardueren etekinak; sariak.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.