Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000969
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01
Atxikitzaileak edo konturako sarrera egin behar duenak aitorpen negatiboa aurkeztuko du, atxikipenaren menpeko edo konturako sarreraren menpeko errentak ordaindu arren, inolako atxikipenik edo konturako sarrerarik eginda ez duenean, errenta horien zenbatekoa dela eta.
Ez da aitorpen negatiborik aurkeztu beharko, aitorpenaren epealdian ez bada ordaindu atxikipenaren menpeko edo konturako sarreraren menpeko errentarik.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.