www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000960

Zer jarri behar da “Gaigabezia” laukian?



A, B eta C gakoei dagozkien hartukizunetarako baino ez.

Hartzailea gaigabetua bada eta %33ko minusbalioa edo goragokoa aintzatetsita badu, eremu honetan minusbalio-gradua adierazten duen zenbaki-kodea jarri behar da; hona kodeen zerrenda:

  1. Hartzaileak ez du gaigabeziarik edo duen gaigabeziaren ondoriozko minusbalioa %33tik beherakoa da.
  2. Hartzailearen minusbalioa %33koa edo handiagoa da, baina %65etik beherakoa.
  3. Hartzailearen minusbalioa %33koa edo handiagoa da eta %65etik beherakoa, eta gainera gainontzekoen laguntza behar duela eta mugitzeko eragozpenak dituela frogatu du.
  4. Hartzailearen minusbalioa %65ekoa edo handiagoa da.

Informazio gehiago

Lotutako galderak

190 ereduaren Foru Agindua

Lotutako orrialdeak

"Gaigabezia" laukia


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali