www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000956

Zer jarri behar da 190 ereduaren “Gakoa” edota “Azpigakoa” eremuetan?



Gakoa eta azpigakoa laukiak

Hartukizunari dagozkion gako alfabetikoa eta bi digituko azpigako zenbakizkoa adieraziko dira; hauexek dira:

A gakoa

Besteren konturako langileak. Diru eta gauzazko ordainsariak.

Lan-etekintzat jotzen diren hartukizunetan kontsignatuko da klabe hori, B eta C klabeetan jaso behar direnean izan ezik.

Gako honetan bilduko dira lanerako ezintasuna dela-eta enplegatzaileak langileari zuzenean ordaindutako hartukizunak (Gizarte Segurantzarekin eginiko lankidetza-hitzarmenaren arabera, lankidetza hori nahitaezkoa edo borondatezkoa bada ere). Bestela, entitate ordaintzaileak B01 gakoan jasoko ditu lanerako ezintasunaren ondoriozko hartukizunok.

Salbuespen gisa, ez dira sartuko 190 ereduan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko araudiko 87.4. artikuluko bigarren paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz konturako sarrerarik egin beharrik ez dakarten lanaren gauzazko ordainsariak (pentsioplanen, gizarte-aurreikuspeneko mutualitateen eta enpresen gizarte-aurreikuspeneko planen sustatzaileek ordaindutako kontribuzioak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeetako bazkide babesleek ordaindutako kontribuzioak eta langilearen erabaki batetik eratorrita gizarte-aurreikuspeneko sistema horiei egindako ekarpenak, zerga-oinarria murrizten dutenak); hala ere, kontzeptu horiei dagozkien datuak 345 ereduan aitortu behar dira.

B gakoa

Pentsiodunak eta hartzeko pasiboak.

GSNI, haren ordezko erakundeak eta klase pasiboengandik jasotako prestazioen kasuan, ondoko hauetatik bidezkoa den azpigakoa zainpetuko da:

  • 01 Jubilazio arrunta.

    Pertsona edo erakunde enplegatzaileak zuzenean ordaintzen baditu lanerako ezintasunaren ondoriozko prestazioak (Gizarte Segurantzarekin kasuan-kasuan dagoen lankidetza-hitzarmenaren arabera), A gakoan jasoko dira.

  • 10 Ezintasun osoa 55 urtetik gorakoak.
  • 11 Ezintasun osoa 55 urtetik beherakoak.
  • 12 Jubilazio partziala.
  • 13 Jubilazio aurreratua.
  • 14 Alarguntza-pentsioa.

BGAE, PP eta gizarte-aurreikuspeneko gainerako sistemetatik jasotako prestazioen kasuan, ondoko hauetatik bidezkoa den azpigakoa zainpetuko da:

  • 20 Borondatezko baxa.
  • 21 Jubilazioa.
  • 22 Ezintasuna.
  • 23 Heriotza.
  • 24 Mendekotasuna.
  • 25 Iraupen luzeko langabezia.
  • 26 Gaixotasun larria.
  • 27 Langabezia aldi baterako lan-erregulazioko espedienteengatik edo jarduera galdu edo bertan behera uzteagatik, COVID-19aren ondorioz

B gakoko beste azpigakoetan adierazi ez diren jasotako prestazioen kasuan, azpigako hau zainpetuko da:

03 B gakoko beste azpigakoetan adierazi ez diren prestazioen jasoketak.

C gakoa

Langabeziaren prestazioak edo sorospenak (ordainketa bakarraren modalitatekoa izan ezik).

E gakoa

Kontseilukideak eta administratzaileak.

Azpigakoak:

  • 01 Azpigako hau bakarrik zainpetuko da kontseilari edo administratzailea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inoren konturako langileei berdinetsitako langile moduan sartuta dagoenean.
  • 04 Azpigako hau zainpetuko da 01 azpigakoaren azpian zerrendatu behar direnetatik aparteko E gakoko jasoketa guztietan.
F gakoa

Ikastaroak, hitzaldiak, mintegiak eta antzekoak, eta obra literarioak, artelanak edo lan zientifikoak.

Azpigakoak:

  • 01 Salbuetsita ez dauden literatura, zientzia edo artearen arloko sariak.
  • 02 F gakoko 01 azpigakoan agertzen ez diren hartukizunak.
G gakoa

lanbide jarduerak, artistenak eta kirolarienak.

Azpigakoak:

  • 01 PFEZren gaineko zergari buruzko Araudiko 94.1. artikuluan orokorrean ezarri den atxikipen-tasa aplikatu behar zaien hartukizunak.
  • 02 Udal zerga-biltzaileei eta Estatuko Loteria eta Apustuen Erakundearen kanpo zerbitzu osagarriek eta merkataritzako eskuordeek erabiltzen dituzten aseguruen artekariei ordaindutako etekinetarako Araudiko artikulu horretan ezarritako atxikipen-tasa aplikatu behar zaien hartukizunak.
  • 03 Lanbide-jarduerari ekin dioten zergadunei lehen zergaldian eta hurrengo bietan ordaindutako etekinetarako Araudiko 94.1 artikuluan ezarritako atxikipen-tasa aplikatu behar zaien hartukizunak.
H gakoa

Nekazaritza, abeltzaintza, eta basogintzako jarduerak eta zenbatespen objektiboan dauden PFEZri buruzko Araudiko 94.6.2. artikuluko enpresa jarduerak.

Azpigakoak:

  • 01 Araudiko 94.4. artikuluan orokorrean aplikatzeko ezarri den atxikipen-tasa aplikatu behar zaien hartukizunak.
  • 02 Abeltzaintzan txerriak hazteko jarduerak eta hegaztizaintzako jarduerak egitearen kontraprestazioz sortzen diren etekinetarako Araudiko 94.4. artikuluan ezarritako atxikipentasa aplikatu behar zaien hartukizunak.
  • 03 Basozaintzako jarduerak egitearen kontraprestazioz sortzen diren etekinetarako Araudiko 94.5. artikuluan ezarritako atxikipentasa aplikatu behar zaien hartukizunak.
  • 04 Azpigako hau jarriko da, baldin eta ordaintzen diren hartukizunak Pertsona Fisikoen 94.6.2. artikuluan jasota dauden zenbatespen objektiboko jardueren kontraprestazio badira.
I gakoa

Jabetza intelektualaren eta industrialaren ziozko etekinak, laguntza teknikoa ematearen ziozkoak, ondasun higigarriak, negozioak edo meatzeak errentatzearen ziozkoak, aurreko ondasunak azpierrentatzearen ziozkoak, eta irudi-eskubidea lagatuz jasotzen direnak, horiek guztiak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauan ezarritakoaren arabera jarduera ekonomikotzat hartzen direnean.

Azpigakoak:

  • 01 Pertsona edo erakunde aitortzaileak irudi-eskubidea lagata jasotzen den etekin gisa ordaindutako hartukizunak.
  • 02 Pertsona edo erakunde aitortzaileak Araudiko 81.2.b) artikuluan aipatutako beste kontzeptuen zioz ordaindutako hartukizunak.
K gakoa

Joko, lehiaketa, zozketa edo ausazko konbinazioen ondorioz ematen diren sariak, diruzkoak zein gauzazkoak.

Azpigakoak:

  • 01 Azpigako hau adierazi behar da partaidetzak publizitate-helbururik ez duten joko, zozketa edo ausazko konbinazioetan parte hartzeagatik lortutako sariei badagozkie, Jokoa arautzeko maiatzaren 27ko 13/2011 Legeko 3.a) artikuluan aipatzen den «joko» kontzeptuaren definizioaren barruan sartzen direnei, zeinetan dirua edo beste ondare-elementu batzuk arriskatzen diren saria edo irabazia lortzeko aukeraren truke. Sarien zenbateko osoa hartuko da kontuan; hala ere, jasotzaileak eskubidea izango du zenbateko horretan zergaldian zehar jokoan izandako galeren zenbatekoa murrizteko, zergari buruzko foru arauaren 43.e) artikuluan ezarritakoaren arabera.
  • 03 Azpigako hau adierazi behar da partaidetzak publizitate- eta sustapen-helburuak dituzten lehiaketa edo ausazko konbinazioetan parte hartzeagatik lortutako sariei badagozkie, baldin eta haietan parte hartzeko ordainketa ekonomiko bat egin ez bada eta, beraz, ezin badaitezke sartu maiatzaren 27ko 13/2011 Legeko 3.a) artikuluan aipatzen den «joko» kontzeptuaren definizioaren barruan. Hemen sartu behar dira bai komunikabideetan egindako programen ondoriozko sariak, bai eta 13/2011 Legeko 3.i) artikuluan definitzen diren publizitate- eta sustapen-helburuak dituzten ausazko konbinazioen ondoriozkoak ere.
L gakoa

Salbuetsitako errentak eta kargarik gabeko sariak.

Azpigakoak:

  • 01 Araudiko 13. artikuluan ezarritakoaren arabera kargatik salbuetsita dauden bidai gastuetarako sariak eta diru-kopuruak, eta Zergari buruzko Foru Arauko xedapen gehigarrietatik hirugarreneko salbuetsirik ageri diren etekinak.
  • 02 Terrorismo-ekintzen ziozko prestazio publikoak, 13/2013 Foru Arauko 9.2. artikuluan ezarritakoa dela bide salbuetsita daudenak.
  • 03 Giza inmunoeskasiaren birusak jotakoek jasotzen dituzten laguntzak, 13/2013 Foru Arauko 9.14. artikuluan aipatuak.
  • 04 1936/1939ko Gerra Zibilean edo haren ondorioz jasandako lesio edo mutilazioen zioz jasotzen diren pentsioak, 13/2013 Foru Arauko 9.11. artikuluan ezarritakoa dela bide salbuetsita daudenak.
  • 05 Langilea iraitzi edo lana utzaraztearen ziozko kalte-ordainak, Araudiko 7. artikuluko eta Foru Arauko 9.5. artikuluko ezarritakoa dela bide salbuetsita daudenak.
  • 06 Erabateko ezintasun iraunkorraren edo elbarritasun larriaren ziozko prestazioak, 13/2013 Foru Arauko 9.3. artikuluko ezarritakoa dela bide salbuetsita daudenak.
  • 07 Klase pasiboen araubideko ezereztasun edo ezintasun iraunkorraren ziozko pentsioak, 13/2013 Foru Arauko 9.4. artikuluko aipatuak.
  • 08 Prestazio, pentsio eta hartzeko pasibo salbuetsiak (PFEZari buruzko Foru Arauaren 9. 12 artikuluan ezarritakoa dela-bide salbuetsiak); azpigako honean ez dira sartuko jaiotza eta adingabearen zaintzagatiko eta bularreko haurraren zaintzako erantzunkidetasunagatiko prestazioak, 27 azpigakoan jarri adierazi behar badira.
  • 09 Pertsonen harreraren zioz jasotzen diren diru-kopuruak, erakunde publikoek emanak, Foru Arauko 9.10. artikuluan ezarritakoa dela bide salbuetsita daudenak.
  • 10 Zergari buruzko Arauko 9.9. artikuluan ezarritakoa dela bide salbuetsita dauden bekak.
  • 11 Literatura, zientzia edo artearen arloko sariak, Foru Arauko 9.8. eta Araudiko 8. Artikuluan ezarritakoa dela bide salbuetsita daudenak.
  • 12 Goi mailako kirolarientzako laguntza ekonomikoak, Foru Arauko 9.15. eta Araudiko 9. artikuluan ezarritakoa dela bide salbuetsita daudenak.
  • 13 Ordainketa bakarrean jasotzen diren langabezi prestazioak, Foru Arauko 9.13. artikuluan ezarritakoa dela bide salbuetsita daudenak.
  • 14 Nazioarteko bake-misioetan edo gizabidezko misioetan parte hartzeagatik jasotzen diren aparteko haborokinak eta prestazio publikoak, Foru Arauko 9.16. artikuluan eta Araudiko 10. artikuluan ezarritakoa dela bide salbuetsita daudenak.
  • 15 Atzerrian egindako lanaren etekinak, 13/2013 Foru Arauko 9.17. artikuluko eta Araudiko 11. artikuluan ezarritakoa dela bide salbuetsita daudenak.
  • 16 Lurperatze edo hilobiratzearen zioz jasotako prestazioak, 13/2013 Foru Arauko 9.22. artikuluan ezarritakoa dela bide salbuetsita daudenak.
  • 17 Osasun sistema publikoan tratamendua jasotzearen ondorioz C hepatitisa garatu duten pertsonei emandako laguntzak, Zergari buruzko Foru Arauko 9. artikuluko 14. Puntuan ezarritakoaren arabera salbuetsita badaude.
  • 18 Pertsona ezgaituek errenta moduan jasotako prestazioetatik eratortzen diren lan etekinak, Zergari buruzko Foru Arauko 9. artikuluko 25. puntuan ezarritakoaren arabera salbuetsita badaude.
  • 19 Mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia sustatzeko eta horientzako laguntza arautzeko Legearen ondorioz senitartekoen zaintzarako eta laguntza pertsonalizaturako ematen diren prestazio ekonomiko publikoak, Zergari buruzko Foru Arauko 9. artikuluko 26. puntuan ezarritakoaren arabera salbuetsita baitaude.
  • 22 Sektore publikoak emandako laguntza ekonomikoak, baldin eta PFEZari buruzko Foru arauaren 9. artikuluaren 27. zenbakian eta Zergari buruzko Araudiaren 12. artikuluan ezarritakoa dela-bide salbuetsita badaude, gizarteratzeko gutxieneko errenta dela-eta administrazio publikoek ezarritako prestazio ekonomikoak sartu gabe, horiek 28 azpigakoan adieraziko baitira.
  • 23 2004ko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan, Genero-indarkeriaren aurka oso osoko babesa emateko neurriei buruzkoan, zehazten diren laguntzak; Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2007ko azaroaren 29ko Aginduaren ondoriozko laguntzak (agindu horrek 2004ko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei diru-laguntza emateko eta ordaintzeko prozedura ezartzen du), eta lurraldeko administrazio publikoek (orain sektore publikoa) 2004ko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren xede bererako ematen dituzten laguntzak, salbuetsita badaude Zergari buruzko Foru Arauko 9. artikuluko 30. Puntuan ezarritakoaren arabera.
  • 24 Gauzazko lan-etekintzat hartzen ez diren errentak, PFEZari buruzko Foru Arauaren 17. artikuluko 2. apartatuan araututakoak.
  • 27 Adingabearen jaiotza eta zaintzagatiko eta bularreko haurraren zaintzako erantzukidetasunagatiko prestazioak, PFEZetik salbuetsitakoak.
  • 28 Administrazio publikoek gizarteratzeko gutxieneko errenta gisa ezarritako prestazio ekonomikoak, halakorik ez duten pertsonei bizirauteko baliabide ekonomikoak bermatzeko direnak; azpigako honetan ez dira sartuko 22 azpigakoan adierazi behar diren gainerako laguntza salbuetsiak.
  • 29 Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren prestazio ekonomikoak, abenduaren 20ko 19/2021 legeak xedatutakoa dela-bide jasotakoak.
  • 30 Beste errenta salbuetsi batzuk. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan salbuetsita egonik 190 ereduan aitortu behar diren errentak azpigako honetan sartu behar dira, baldin eta aurreko azpigakoetan berariaz adierazi ez direnak badira.
  • 35 Lekualdatutako langileentzako araubide berezian dauden zergadunek jasotzen dituzten lan-etekin salbuetsiak; PFEZari buruzko Foru Arauaren 56 bis artikuluan arautzen da araubide berezi hori. Azpigako honetan, lan-harremanetik datozen etekin osoei %30 aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa adieraziko da. Etekin osoen barruan, lekualdaketa delaeta jasotako ordainsariak eta nplegatzaileak ordaindutako gastuak sartuko dira.
  • 36 Lekualdaketa dela-eta enplegatzaileak ordaindutako gastuak (etekin osoen % 20 gehienez). Azpigako honetan, lekualdatutako langileentzako araubide berezian (PFEZari buruzko Foru Arauaren 56 bis artikuluan arautzen da araubide berezi hori) dauden zergadunen lekualdaketa dela-eta enplegatzaileak ordaindutako gastuen zenbatekoa adieraziko da. Etekin osoen % 20 adieraziko da enplegatzaileek ordaindutako gastuen zenbatekoa handiagoa denean.
  • 40 Atal honetako 07 azpigakoan sartzen ez diren pentsioak, Zergari buruzko Foru Arauko 9. artikuluan ezarritakoaren arabera salbuetsita badaude.
  • 41 PFEZaren 55 urtetik gorako zergadunek jasotako ezintasun iraunkor osoagatiko prestazioak, baldin eta salbuetsita badaude Zergari buruzko Foru Arauko 9. artikuluko 3. zenbakian ezarritakoaren arabera.
  • 42 COVID-19 gaitzak eragindako gaixotasunagatiko prestazioak, osasun-langileen aldeko doako aseguru kolektibotik eratorriak.
  • 44 Administrazio publikoek emandako ezohiko diru-laguntzak edo laguntzak, abenduaren 1eko 11/2020 NFAren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera (luzapen-neurriak eta COVID-19arekin lotutako premiazko beste neurri batzuk), norberaren konturako langileei edo autonomoei beren jarduera etetearen, gelditzearen edo eragin larriaren ondorioz, agintari eskudunek COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren inguruan hartutako neurrien ondorioz.

Informazio gehiago

Lotutako galderak

190 ereduaren Foru Agindua


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali