Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000941
Ekitaldi bereko aurreko beste aitorpen batean sartu behar izan arren sartu gabe utzitako hartukizunak aitortzeko AITORPEN OSAGARRIA aurkeztu behar da. Aitorpen osagarrian aurrekoan zehaztu gabeko hartukizunak soilik adierazi behar dira.
Laguntza programak aitorpen osagarria egiteko aukera ematen du. Aitorpen osagarria Internet bidez aurkeztu nahi izanez gero, fitxategia sortu behar da eta gero egoitza elektroniko sistemaren bitartez bidali.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.