Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000940
Pertsona edo erakunde batek hainbat ekitalditan sortutako hartukizunak itzuli baditu, haien zenbatekoa hainbat idaztoharretan (erregistrotan) banakatu behar da; hain zuzen ere, haietako bakoitzean ekitaldi bakarreko hartukizunen itzulketak soilik zehaztu behar dira.
Gainera, itzulitako hartukizunaren datuetan, 190 ereduan adierazitakoetan, kopururen bat sartu bada integratu gabeko kopuru gisa, “Integratu gabeko kopurua” eremuan benetan itzulitakoaren zenbatekoa jarri behar da, zeinurik gabe.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.