www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000939

Non eta zer araudiren arabera ordaindu behar dira sari bati dagozkion atxikipenak?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

Atxikipenak edo konturako sarrerak egin behar dituzten pertsonek eta entitateek 47/2014 FDko, PFEZri buruzko Araudia onetsi duena, VII. Tituluaren xedapenak aplikatuko dituzte, baldin eta atxikipenak eta konturako sarrerak Bizkaiko Foru Aldundian ordaindu beharrekoak badira.

Bizkaiko Foru Aldundiak atxikipen eta konturatu sarrera horiek exijitu ahal izango du, sarien ordaintzaileak Bizkaian badu ohiko bizilekua edo zerga-egoitza.

Bizkaiko foru aldundiak, betiere, berak ordaindutako sariei dagozkien atxikipenak eta konturako sarrerak eskatuko ditu.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali