Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000936
Atxikipenak edo konturako sarrerak egin behar dituzten pertsonek eta entitateek 207/2007 Foru Dekretuko, PFEZri buruzko Araudia onetsi duena, VII. Tituluaren xedapenak aplikatuko dituzte, baldin eta atxikipenak eta konturako sarrerak Bizkaiko Foru Aldundian ordaindu beharrekoak badira.
Baldin eta atxikipena edo konturako sarrera derrigorrez egin behar duenak ohiko bizilekua edo zerga-egoitza Bizkaian badu, BFAk eskatuko ditu.
Estatuko Administrazioak eta foru aldundiek, betiere, bakoitzak berak ordaindutako etekinei dagozkien atxikipen eta konturako sarrerak eskatuko dituzte.
Lurralde erkideko tasa berberak aplikatuko dira.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.