www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000934

Nortzuek aurkeztu behar dute 110/111 eredua Internet bidez?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2021/01/01

Zergadun guztiek aurkezpen telematikoa egin behar dute.

2020/100 Foru Dekretoaren xedapen Gehigarri Bakarrak zerga-betebeharrak betetzeko eta Ogasun eta Finantza Sailarekin harremanetan jartzeko bide telematikoak soilik erabiltzeko betebeharra ezartzen du.

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2020/12/31

Otsailaren 5eko 342/2008 Foru Aginduak ezarri du ondoko zergadunek BizkaiBai sistemaren bitartez aurkeztu behar dutela:

  1. Pertsona juridikoei, erakundeei eta Sozietateen gaineko Zergaren gainerako zergadunei, kontuan izan gabe horiek guztiek beren jardunean besteren konturako zenbat langile erabiltzen dituzten.

    Honako hauek aurreko paragrafoan sartutzat joko dira: erakundeak, haien era juridikoa edozein dela ere, fundazioak, elkarteak, irakaskuntzako erakundeak, erakunde erlijiosoak, udalak, mankomunitateak, partzuergoak eta gainerako herri erakundeak, Sozietateen gaineko Zergaren autolikidazioa aurkeztu behar duten ala ez aintzat hartu gabe.

  2. Zerga-aholkularitzan diharduten profesionalei, baldin eta Bizkaibai sisteman hirugarrenen izenean telematikoki jarduteko baimena badute.
  3. Pertsona fisikoei, ondasun-erkidegoei eta sozietate zibilei, baldin eta besteren konturako hamar langile edo gehiago badituzte.

    Aurreko idatz-zatian aipatzen den besteren konturako langileen kopurua zenbatzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ziozko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpenerako 190 ereduan (azaroaren 21eko 2994/2007 Foru Arauaren bidez onetsian) ageri diren identifikazio fiskaleko zenbaki guztiak hartuko dira kontuan.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali