Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000927
190 ereduan hartzaileek aurreko ekitaldietan zor izan gabe jasotzeagatik edo behar baino gehiago jasotzeagatik ekitaldian zehar itzulitako kopuruak sartzen badira, “Sortzapenaren ekitaldia” eremua bete behar du.
Honelako kasuetan, itzulketa bakoitza zor ez zela edo behar baino gehiago ordaindutako kopurua sartu zen gako berarekin zehaztu behar da (behar denean, azpigako berarekin ere bai), eta zenbatekoa “Diru Hartukizunak” eremuan jarri behar da zeinu negatiboarekin, “Egindako atxikipenak” edo “Kontura egindako sarrerak” eremuan 0 jarri behar da eta “Sortzapenaren ekitaldia” eremuan itzulitako hartukizunak sortu ziren urtea.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.