www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000921

Zer errenta aitortu behar da 190 ereduan?



190 ereduan aitorpena egiten duen pertsonak edo erakundeak ordaindutako hartukizun hauek sartu behar dira:

  1. Lan etekinak, are kargatik salbuetsitako joan-etorrien eta bidai gastuen ziozko sariak ere.

    190 ereduan ez dira sartuko konturako sarrerak egin beharra ez dakarten gauzazko lan etekinak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zioz norberaren lanaren etekinei aplikatu ahal zaizkien konturako sarrerak (borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeetako, pentsio-planetako eta gizarte aurreikuspeneko mutualitateetako bazkide babesleek ordaindutako kontribuzioak, zerga-oinarri orokorra txikitzen dutenak) araupetu dituen 101.2. rtikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Hori gorabehera, kontzeptu horiei dagozkien datuak 345 ereduan aitortu behar dira.

  2. Jarraian adieraziko diren jarduera ekonomikoen etekinak:
    • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudia onetsi duen 94. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan aipaturiko lanbide- jardueren kontraprestazioz jasotzen direnak.
    • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudia onetsi duen 94. artikuluko 4.idatz-zatian aipaturiko nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueren kontraprestazioz jasotzen direnak.
    • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudia onetsi duen 94. artikuluko 5. idatz-zatian aipaturiko basozaintzajardueren kontraprestazioz jasotzen direnak.
    • Jabetza intelektualaren eta industrialaren ziozko etekinak, laguntza teknikoa ematearen ziozkoak, ondasun higigarriak, negozioak edo meatzeak errentatzearen ziozkoak, aurreko ondasunak azpierrentatzearen ziozkoak, eta irudi- eskubidea lagatuz jasotzen direnak, horiek guztiak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauan ezarritakoaren arabera jarduera ekonomikotzat hartzen direnean.
  3. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudia onetsiduen 81.2.c) artikuluan aipatutako joko, lehiaketa, zozketa edo ausazko konbinazioen ondorioz ematen diren sariak, haien kalifikazio fiskala gorabehera.
  4. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 5ko13/2013 Foru Arauko 9. artikuluan salbuetsi diren errentetatik lan etekintzat edo jarduera ekonomikoen etekintzat jotzen direnak.

Oharra: 190 ereduan aipatutako errentei buruzko datuak agertuko dira, are kopurua dela eta atxikipenik edo konturako sarrerarik aplikatu behar ez denean eta indarreko arauetan ezarritako erregelen arabera aplikatu
beharreko atxikipen edo konturako sarreraren portzentajea zero denean ere.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali