www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000913

Zer atxikipen-tasa aplikatzen zaie pentsioei eta hartzeko pasiboei?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

Etekinak pentsioak edo hartzeko pasiboak badira, ondorengo bat duten zergadunen zutabean ageri diren atxikipen ehunekoa aplikatu behar dira.

Aplikatu beharreko atxikipen ehunekoa zehazteko, ez beste ezertarako, ekitaldian zehar pentsiodun edo hartzeko pasiboen titular bihurtu direnek jasotako pentsioen edo hartzeko pasiboen urteko kopuruak kalkulatuko dira.

Hala ere, zergadunak atxikipenen taula orokorra aplikatzea aukeratu ahal izango du, bere inguruabar pertsonalen arabera, eta hala egiten badu ez da urteko kopurua kalkulatu beharko.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali