www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000911

Zer atxikipen-ehuneko aplikatzen zaie arrantzontzietako langileei?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

Arrantzontzietako langileek ordainsari gisa, ordainsari osoa zein partziala, arrantzu-balioaren edo haren bolumenaren parte bat jasotzen badute, atxikipenaren ehunekoa Gizarte Segurantzaren Itsasoko Langileen Araubide Berezian daudenen kotizazio oinarriak finkatzeko urtero Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioak ematen duen aginduko 2. taldean Bizkairako ezarritako oinarrien arabera kalkulatuko da, arrantzontzien erregistro gordineko tona kopurua gorabehera.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa eragotzi gabe, erregistro gordinean 150 tona baino gehiago dituzten inguraketa modalitateko arrantzontzietako arrantza teknikarien eta makineriako buruen kasuan, aipatutako oinarriak bikoiztu egingo dira. Atxikipen ehunekoa inolaz ere ezin da izan %2 baino gutxiago.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali