www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000910

Zer atxikipen-ehuneko aplikatzen zaie langile aktibo ezinduei?



Langile aktibo urrituei atxikipen ehunekoen taula orokorra aplikatuko zaie.Taula orokorraren araberako atxikipen ehunekoari ondoko eskalan ezarritako puntuak kenduko zaizkio, langilearen egoeraren arabera: %33 eta 65 bitarteko minusbalio-gradua duten langile aktibo urrituak.

  • 4.a) %33 eta 65 bitarteko minusbalio-gradua duten langile aktibo urrituak.
  • 4.b) %33 - 65 bitarteko minusbalio-gradua dutela mugitzeko gaitasuna murriztuta duten langile aktibo urrituak; halakotzat joko dira minusbalio-gradua aintzatetsi, adierazi eta kalifikatzeari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren III. eranskineko baremoko A, B edo C letretan adierazitako egoeretako batean daudenak eta baremo horretako D, E, F, G edo H letran 7 puntu edo gehiago dituztenak.
  • 4.c) %65eko minusbalio-gradua edo handiagoa duten langile aktibo urrituak.
Minusbaliatuentzako gutxipenen 2023rako taula orokorra . Taula orokorreko murrizpenak: Urteko etekinaren zenbatekoa eta minusbaliotasun-mailak
Urteko etekinaren zenbatekoa Minusbalio-gradua
Honetatik Honetara 4. a) atala 4. b) atala eta 4. c) atala
0,01 24.970,00 9 12
24.970,01 32.010,00 7 12
32.010,01 46.980,00 6 10
46.980,01 55.350,00 5 10
55.350,01 78.390,00 4 8
78.390,01 118.780,00 3 6
118.780,01 185.460,00 2 5
185.460,01 hortik gora 1 3

 

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali