Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000909
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01
Urtebetetik beherako kontratu edo harremanenaren hasieran ezarritako iraunaldia amaitutakoan langileak enplegatzaile berari zerbitzuak egiten jarraitzen badu, edo egutegiko urtea amaitu aurretik berriro hasten bada haren zerbitzuan lanean, beste atxikipen ehuneko bat kalkulatu beharko da eta horretarako kontuan hartuko dira bai lehenago hartu dituen ordainsariak eta bai aurrerantzean hartuko bide dituenak, beti ere egutegiko urte batean.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.