www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000904

Pertsona batek konpentsazio-pentsioa eman behar dio bere ezkontideari (edo izatezko bikoteko kideari): 10.000 euro urtean. Atxikipen-ehunekoa kalkulatzean, ken ditzake 10.000 euro bere ordainsarietatik?



Lanaren etekinen jasotzaileak, epaile baten ebazpena dela bide, konpentsazio-pentsioa eman behar badio bere ezkontideari edo izatezko bikotekideari, horren zenbatekoari atxikipen ehunekoa kalkulatzeko kontuan hartu beharreko ordainsarien zenbatekoa kendu ahal zaio.

Horretarako, zergadunak murrizpenaren berri eman behar dio ordaintzaileari, bai eta pentsioa ezarri duen epailearen ebazpenaren hitzez hitzezko lekuko-agiria ere. Erregela honetan ezarritako txikipena aplikatzeko ezinbestekoa da langileak kontratu mugagabea edukitzea. Gainera, epaileak pentsioa emateko agintzen duen zergaldiaren hurrengo zergalditik aurrera soilik aplikatu ahal izango da.

Erregela honetan ezarritako kasuetan, kalkuluaren emaitzako atxikipen ehunekoa %2 baino gutxiago bada, %2 aplikatuko da.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali