www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000895

Enpresaburu batek ekarpen egiten ditu enpleguko BGAE batera bere langileen alde. Ekarpen horiek gainerako ordainsariekin batu behar ditu atxikipen-tasa kalkulatzeko?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

Ez, atxikipen-portzentajea kalkulatzeko kontuan hartuko den oinarrian ez dira sartuko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen bazkide babesleek ordaindutako kontribuzioak, ez eta enpresek pentsio planetan, enpresako gizarte-aurreikuspeneko planetan edo gizarte-aurreikuspeneko mutualitateetan egindako ekarpenak ere, baldin eta kontribuzio eta ekarpen horiek zerga-oinarri orokorra murrizten badute ordaindutako ordainsariei Zergari buruzko Foru Arauaren 71. artikuluaren 1. zenbakian ezarritakoa aplikatuz gehienez ateratzen den mugaraino.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali