Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000894
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01
Ordainsarietako bati PFEZi buruzko Foru Arauako 19. edo 20. artikuluan xedatutakoa aplikatu ahal bazaio, integrazio-ehuneko hori aplikatzearen emaitzako zenbatekoa hartu behar da etekintzat atxikipen-ehunekoa kalkulatzeko.
Adibidea: Pertsona batek kapitala erreskatatu du BGAE batetik: 300.000€. Kopuru horren %60 egotzi behar du, hau da, 180.000 €. Atxikipenaren oinarria 180.000 € da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.