Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000891
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01
Ordaintzen diren lanaren errenten guztirako zenbatekoa.
Zenbateko hori kalkulatzeko lan-kontratuan ezarritakoaren arabera jasoko diren ordainsariak hartu behar dira kontuan, diruzkoak eta gauzazkoak, finkoak zein aldakorrak.
Lanaren errenta jakin batzuei Zergari buruzko Foru Arauko 19. edo 20. artikuluan aipatutako integrazio-ehunekoak aplikatu behar bazaizkie (%60, %50 edo %25), errenta horien zenbateko osoa kalkulatzeko ehuneko horiek aplikatu behar dira.
Jasotzaile berari diruz eta gauza bidez ordaintzen zaizkionean lan errentak, ordaindutako kontraprestazio edo onura guztien gainean egingo da atxikipena.
Hala ere, ez dira zenbatu behar oinarrian:
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.