saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000886

Nortzuek egin behar dituzte atxikipenak eta konturako sarrerak?



Oro har, honako hauek egin behar dituzte atxikipenak edo konturako sarrerak, betebehar horri loturiko errentarik ordaintzen badute:

  • Pertsona juridikoek eta gainerako entitateek, are jabeen erkidegoak eta errentak esleitzeko araubidean dauden entitateek ere.
  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunek, ekonomi jarduerak egiten dituztenean eta jarduera horietan aritzeagatik errentak ordaintzen dituztenean.
  • Egoitza Espainiako lurraldetik kanpo eduki eta lurralde horretan establezimendu iraunkorraren bidez diharduten pertsona fisiko eta juridikoak eta gainerako entitateek.
  • Espainiako lurraldean ez egoitzarik ez establezimendu iraunkorrik eduki gabe lurralde horretan diharduten pertsona fisiko edo juridikoek eta gainerako entitateek, ordaintzen dituzten lanaren etekinei dagokienez eta atxikipena edo konturako sarrera dakarten gainerako etekinei dagokienez, baldin eta etekin horiek guztiak kengarriak badira Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko apirilaren 15eko 5/1999 Foru Arauko 23. artikuluko 2. paragrafoan aipatzen diren errentak lortzeko.

Pertsona edo entitate bat ez da ordaintzailetzat joko, ordainketa egiteko bitartekaritza hutsa baino egiten ez duenean. Hirugarren baten kontura edo aginduz kopuru bat abonatzea ordainketa-bitartekaritza hustzat hartuko da. Jarraian zehaztuko diren eragiketak ez dira ordainketa-bitartekaritza hustzat hartuko. Horrenbestez, lehen aipatu diren pertsona eta entitateek atxikipena eta sarrera egin beharko dituzte, honako balizko hauetan:

  • Baldin eta Espainiako lurraldeko egoiliarren jabetzakoak diren atzerriko baloreen gordailuzainak badira edo balore horietatik datozen errenten kobrantzaren kudeaketa beren ardurapean badute eta errenta horiek aurrez Espainian atxikipenik jasan ez badute.
  • Gizarte Segurantzaren kontura langileei prestazioak ordaintzen badizkiete.
    Pertsona edo entitate horiek hirugarren batek eskupeko gisa zerbitzuaren ziozko ordainsari edo antzekoengatik emandako kopuruak ordaintzen badizkiete beren langileei.
  • Nekazarien kooperatiben kasuan, beren bazkideen ustiapenetatik datozen produktuak banatu edo merkaturatzen badituzte
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali