Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000885
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01
Bizkaiko Foru Aldundian ordaindu behar dira Administrazio kontseiluetako, horien ordezko batzordeetako eta beste ordezkaritza organoetako administratzaile eta kide izateagatik jasotako ordainsarien gaineko atxikipenak edo konturako sarrerak, baldin eta entitate ordaintzaileak Bizkaian badu zerga-egoitza.
Entitateak Bizkaian exijitzen den Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboak badira eta zerga hori eragiketa bolumenaren arabera exijitzen bazaie, Bizkaiari dagozkion atxikipenak bolumen horren proportzioan egingo dira. Horretarako, Sozietateen gaineko Zergaren azken autolikidazioan adierazitako proportzio bera aplikatuko da.
Atxikipenok foru arautegiarekin edo arautegi erkidearekin bat etorriz eskatuko dira, erakunde ordaintzaileari Sozietateen gaineko Zergari buruzko zein arautegi aplikatu behar zaion, foru arautegia edo arautegi erkidea, eta irizpide beraren arabera eskumena daukaten administrazioko organoek egingo dute ikuskapena.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, aitorpen-likidazioak aurkezteko leku, era eta epeari buruzko arauak aitorpen-likidaziook ordainarazteko eskumena duen administrazioak ezarritakoak izango dira.
Laneko etekinak direla-eta egindako atxikipenak eta konturako sarrerak.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.