www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000885

Non eta zer araudiren arabera ordaindu behar dira administratzaileen eta administrazio kontseiluetako kideen ordainsarien gaineko atxikipenak?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

  • Ordainarazpena:
    • Entitate ordaintzaileak helbide fiskala Bizkaian duenean, Bizkaiko Foru Aldundian sartu beharko dira administratzaile eta Administrazio Kontseiluetako, Batzar Nagusietako eta beste ordezkaritza-organo batzuetako kide izateagatik jasotzen diren atxikipenak edo konturako sarrerak.
    • Bizkaiak eska dezakeen Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboak diren erakundeen kasuan, eragiketa-bolumenaren proportzioan, Bizkaiari dagozkio atxikipenak, bolumen horren proportzioan. Ondorio horietarako, sozietateen gaineko zergaren azken autolikidazioan zehaztutako proportzioa aplikatuko da.
  • Araudia: atxikipen horiek foru araudiaren edo araudi komunaren arabera eskatuko dira, erakunde ordaintzaileari Sozietateen gaineko Zergari buruzko foru araudia edo araudi erkidea aplikagarria zaionaren arabera.
  • Ikuskapena: araudiaren irizpide bera aplikatuta dagokion administrazio-organoak egingo du.
  • Aitorpen-likidazioak aurkezteko lekuari, moduari eta epeari buruzko arauak ordainarazteko eskumena duen administrazioak ezarritakoak izango dira.
Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali