Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000884
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01
Bizkaiko Foru Aldundian ordaindu behar dira Gizarte Segurantzaren eta Klase Pasiboen araubide publikoetatik, Enpleguko Institutu Nazionaletik, montepioetatik, mutualitateetatik, enplegua sustatzeko funtsetatik, pentsio planetatik eta borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeetatik hartutako pentsio, hartzeko pasibo eta prestazioen etekinen gaineko atxikipenak edo konturako sarrerak, eta enpresa eta beste erakunde batzuen prestazio pasiboen etekinen gainekoak ere bai, baldin eta hartzaileak Bizkaian badu ohiko bizilekua.
Ez dagozkio Bizkaiko Foru Aldundiari honako hauek direla-eta egin beharreko atxikipenak: Estatuko Administrazioak funtzionarioei eta lan-kontratuko nahiz administrazio-kontratuko langileei ordaintzen dizkien ordainsari aktibo eta pasiboak (hartzaileak baino beste batek sortutako pentsioak ere barne direla), salbu eta erakunde autonomoetako eta enpresa-erakunde publikoetako funtzionario eta langileei ematen zaizkienak.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.