Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000883
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01
Bizkaiko Foru Aldundian ordaindu behar dira Bizkaian egiten diren lan edo zerbitzuetatik datozen etekinen gaineko atxikipenak edo konturako sarrerak.
Lan edo zerbitzuak lurralde erkidean eta Bizkaian edo Bizkaian eta beste edozein lurralde historikotan egiten badira, kontrako frogarik ez badago, zerbitzuak Bizkaian egindakotzat joko dira, baldin eta langilea atxikita dagoen lantokia Bizkaian badago.
Era berean, telelanaren kasuan eta lanak edo zerbitzuak atzerrian egiten direnean, edo itsasoko ontzi, itsasontzi, itsas artefaktu edo plataforma finkoetan egiten direnean, Bizkaian eman direla ulertuko da langilea atxikita dagoen lantokia lurralde horretan dagoenean.
Ez dagozkio Bizkaiko Foru Aldundiari Estatuko Administrazioak funtzionarioei eta lan-kontratuko nahiz administrazio-kontratuko langileei ordaintzen dizkien ordainsarien gaineko atxikipenak, salbu eta erakunde autonomoetako eta enpresa-erakunde publikoetako funtzionario eta langileei ematen zaizkienak.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.