saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000883

Non eta zer araudiren arabera ordaindu behar dira Bizkaian egiten diren lanen eta zerbitzuen etekinen gaineko atxikipenak?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2014/01/01

Bizkaiko Foru Aldundian ordaindu behar dira Bizkaian egiten diren lan edo zerbitzuetatik datozen etekinen gaineko atxikipenak edo konturako sarrerak.

Lan edo zerbitzuak lurralde erkidean eta Bizkaian edo Bizkaian eta beste edozein lurralde historikotan egiten badira, kontrako frogarik ez badago, zerbitzuak Bizkaian egindakotzat joko dira, baldin eta langilea atxikita dagoen lantokia Bizkaian badago.

Ez dagozkio Bizkaiko Foru Aldundiari Estatuko Administrazioak funtzionarioei eta lan-kontratuko nahiz administrazio-kontratuko langileei ordaintzen dizkien ordainsarien gaineko atxikipenak, salbu eta erakunde autonomoetako eta enpresa-erakunde publikoetako funtzionario eta langileei ematen zaizkienak.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali