saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000829

Egin dezake 64 urteko pertsona batek erreskatea borondatezko bajaren ondorioz (10 urte) eta, 65 urte betetzen dituenean, erretiratzearen ondorioz? Eta erreskatea (10 urte) egiten badu 66 urte dituenean?



Erretiratu aurretik

Borondatezko bajaren ondorioz 64 urterekin egiten bada erreskatea kapital eran, kapitalaren % 60 hartuko da kontuan zergarako.

65 urte bete ondoren (adin horretan erretiratuz gero), berriro ere % 60 hartuko da kontuan; izan ere, uste da erreskatea erretiroa hartzeagatik egiten dela.

Erretiratu ondoren

Kasu honetan, ezin da borondatezko bajaren ondoriozko erreskaterik egin (10 urte).

Behin jubilatu ondoren, honako arrazoi hauek direla-eta egiten da erreskatea:

  • Erretiroa.
  • Mendekotasun larria edo mendekotasun oso larria.
  • Heriotza.

Beraz, ezin urte batean erretiroa hartzearen ondorioz erreskatearen % 60 kontuan hartu zergarako, eta, hurrengo urtean, borondatezko bajaren ondorioz (10 urte).

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali