www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000818

Kenkaria aplika al dezaket atzerritik diharduen banku-erakunde baten aurrezki-kontu batean utzitako diru-kopuruetan? Edo internet bidez kudeaturiko banku-kontu batean?



Bai, betiere etxebizitza-kontu gisa aplikatzeko baldintza guztiak betetzen baditu kontuak.

  1. Kreditu-erakunde bateko gordailua izan behar da. Horrek ez dakar berekin beren beregi "etxebizitza-kontua” izendatzea edo saldoaren norakoa zehaztu beharra.
  2. Kontuak beste edozein zergapetze motatik aparteko gordailu batean egon behar du, mugimenduak eta saldoak zein diren jakiteko moduan.
  3. Zergadun bakoitzak etxebizitza-kontu bakarra izan dezan.

Beraz, ezin aplika daiteke kenkaria “finantza-kontuak” deritzen kontuetan gordetako diru-kopuruengatik (zenbatekoa idatzitako Zor Publikoan inbertitzen deneko kontua), ezta funtsekin lotutako kontuetan ere baldin eta saldoa inbertsio formula horietan inbertitzen bada.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali