www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000818
Kenkaria aplika al dezaket atzerritik diharduen banku-erakunde baten aurrezki-kontu batean utzitako diru-kopuruetan? Edo internet bidez kudeaturiko banku-kontu batean?
Bai, betiere etxebizitza-kontu gisa aplikatzeko baldintza guztiak betetzen baditu kontuak.
- Kreditu-erakunde bateko gordailua izan behar da. Horrek ez dakar berekin beren beregi "etxebizitza-kontua” izendatzea edo saldoaren norakoa zehaztu beharra.
- Kontuak beste edozein zergapetze motatik aparteko gordailu batean egon behar du, mugimenduak eta saldoak zein diren jakiteko moduan.
- Zergadun bakoitzak etxebizitza-kontu bakarra izan dezan.
Beraz, ezin aplika daiteke kenkaria “finantza-kontuak” deritzen kontuetan gordetako diru-kopuruengatik (zenbatekoa idatzitako Zor Publikoan inbertitzen deneko kontua), ezta funtsekin lotutako kontuetan ere baldin eta saldoa inbertsio formula horietan inbertitzen bada.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli