Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000815
Inbertitzeko kontuan hartu beharreko sei urteko epea (*) zergadunak ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik kenkari fiskala lortzen duen lehen inbertsiotik aurrera hartzen da. Hala, ez dago epea luzatzeko aukerarik, hain zuzen kontuaren saldoa hurrengo irekieren bidez ezarritako helbururako aplikatzeko epea.
(*): Epea 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean mugaeguneratzen bada, ohiko etxebizitza erosteko gordailatutako kopuruak erabiltzeko epea zazpi urte izango da.
Eraikitzen ari diren etxebizitzen kasuan, epea 10 urtera arte luza daiteke.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.