www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000814

Aitorleak ohiko etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkaria izateko eskubidea du, 3.000 eurokoa, eta ezkontideak 2.000 eurokoa; biak 30 urtetik gorakoak dira eta ez dute seme-alabarik. Zein kenkari muga aplikatuko da baterako zerga-ordainketan?



Kenkariaren muga 3.060 (1.530*2) izango litzateke baterako zerga-ordainketan.

Aitorlearen eta ezkontidearen kenkariaren batura 5.000 izango litzateke.

5.000 urteko muga baino handiagoa denez (3.060), bidezkoa da 3.060 eurora murriztea kenkaria.

Hauxe izango litzateke kenkaria aitorlearentzat (3.000 x 3.060) / (5.000) = 1.836

Honakoa izango da kenkaria ezkontidearentzat:(2.000 x 3.060) / (5.000) = 1.224


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali