www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000796

Zein kasutan aurkeztu behar da jarduera hasi aurreko alta aitorpena eta zeinetan jarduera hasi ondoko aitorpena?



Jarduera hasi AURREKO alta aitorpena:

Ondasunak edo zerbitzuak eskuratzen direnean enpresa edo lanbide jarduera batean erabiltzeko asmoarekin, baldin eta lehendik halako jarduerarik egiten ez bada.

Jarduera hasi ondoko aitorpena

Jarduera hasi ondoko aitorpena NAHITAEZ aurkeztu behar da enpresa edo lanbide jarduera bati ekinez gero.

Aitorpena aurkeztearekin batera PFEZen eta BEZaren araubideak hautatu edo baztertu behar dira eta zerga betebeharren berri eman behar da.

Jarduera hasi ondoko aitorpen bat aurkeztu behar da abiarazitako jarduera bakoitzeko (EPIGRAFE DESBERDINAK), PFEZen ordainketarako ezinbestekoa baita egiten den jarduera bakoitzaren etekina zenbatesteko araubidea zehaztea (hautatu edo uko egin).

Aitorpena aurkezteko epealdia hilabetekoa da jarduerari ekiten zaionetik. Aitorpena aurkeztearekin batera PFEZen eta BEZaren araubideak zehaztu behar dira (hautatu eta uko egin), gainerako eragiketak egin behar dira (lainketa berezia, bidai agentziak, ondasun erabiliak, etab.), eta zentsu aitorpenean adierazitako gainerako zerga betebeharren berri eman behar da.

Subjektu pasiboa JEZetik salbuetsita badago, 036 ereduaren 3. eranskin bat bete behar du alta bakoitzeko (jarduera zein lokala).


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali