www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000784
JEZetik salbuetsitako pertsona fisiko batek jarduera bat egiten du eta alta eman nahi dio beste jarduera bati beste lokal batean. Zer eredu erabili behar du?
Enpresaburu eta profesionalen erroldan inskribatu behar da (alta) 036 ereduaren bitartez. Horretarako 3. orrialde bat bete behar du: 61. laukia markatu (jarduera berria) eta behar dena hautatu.
3. Orri berean PFEZ eta BEZ aukerak hautatu behar ditu
Gainera 3. eranskin bi bete behar ditu jarduera egingo duen lokal bakoitzeko.
Alta emanda daukan jardueraren inguruko zerbait aldatu nahi izanez gero (BEZ/PFEZ, hautapenak eta ukapenak), eredu honetan bertan egin dezake, 3. orrialdearen beste ale batean: 62. laukia markatu behar du.
OHARRA: Aukerak urtarrilaren batetik apirilaren 25ean bitartean aldatu ahal izango du.
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli