www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000779
Nola eman behar zaio alta bi jardueratan (bi epigrafe desberdin eta horietariko baten bi lokal dituenean) JEZn salbuetsita dagoen subjektu pasibo bati?
Zentsuan ALTA emango zaio 036 ereduan 3. zk.-ko bi orrialde betez eta bietan 60 laukitxoa markatuz hilabeteko epean.
3 Orri berean, bere PFEZ eta BEZko aukerak bi jardueretan hautatu behar dituzte
Hori ez ezik, 3. zk.-ko hiru eranskin bete beharko ditu (bat lokal bakoitzeko).
- Une horretatik aurrera euren zerga egoerako aldarazpen guztiak jakinarazi beharko dituzte, jarduera eta lokal berriei alta eman, zergen arloko obligazio berriak jakinarazi, etab., zentsuko aitorpeneko ALDARAZPENAK atalaren bidez.
- Zentsuan altan dauden bitartean kasuan kasu egokiak izango diren zerga betebeharrak mantenduko dituzte.
- BAJA emango zaie Zentsuan azken jarduera ekonomikoa uzten dutenean.
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli